XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XI - Beste osa-lanak.

Arrezkero Nagusi danak saiatu izan dira, Epelde zanak emandako bultzadari jarraitzen.

Zeregiñik e'tzan falta artean ere.

Elizaren ego aldea, antziñan komentua egon zaneko terrenu ia dana, ondakiñetan zegon artean, ezer egin-gabe.

Elizak berak ere bazeukan txukundu ta ornitu bearra galanki.

Aita Luis Arrue'ren nagusitzan (1891-2) ipiñi zan gaurko Aldare Nagusi berria, jesuitetatik ekarritako zarra kenduta.

Eta beste zortzi aldare ipini ziran beste ainbeste kapillatxotan, lengo zarren ordez, osteruntzeko apaintze-lanak utzi-gabe.

1893'an altxa zan lengo komentu zarraren zati bat, mutikoen ikastetxe'rako.

Andik amar urtera berrekin zioten gañerakoa osatzen.

1913'an bukaera eman zioten azkeneko pabelloiari.

Beñola, Epeldek egindako komentu berritik beste antziña-lekuko ontara aldatu ziran pralleak, ua mutiko ikasleentzat utzi ta paraturik (1909).

1902'an Aita Eliaz Martínez sartu zan Arantzazuko Nagusi.

1909'tik 1915'ra Probintzi guziko Buru izan genun.

Agurtu ta txalotu dezagun bere izena.

Oni ere asko zor bait-dio Arantzazuk.

1902'an Akilino Amezuak jarri zun gaurko organua.

1903'an moldatu zan, berriz, Errota-izeneko baserrian, elektriku-indarrola.